Ordutegia: 7:30 etatik 17:30 etara.
Haur eskola IRAILEAN hasten da eta UZTAILEAN amaitzen da.
  • Ordutegi batzuk dauzkagu familia bakoitzaren beharrei erantzuna emateko.

  • Sartzeko ordutegia 10:00 arte

  • Egun erdiko ordutegia, irteera 12:30 etan (jantoki barik)

  • Arratsaldean zehar ateratzeko ordutegia 15:00 etatik aurrera (ordu erdiero)
  • Haur eskola Abuztuan itxita egongo da, zubiak eta beste data berezi batzuetan

Funtzionamendu arauak
  • Egunero informazioa emango da, bazkariari buruz, deposizioak, irregulartasunak… Era berean, edozein informazioa, umeengan aldaketak (patologiak, loaldiak…) eskertzen dugu
  • Ume batek medikamenduaren bat hartu behar duenean, botikan zehaztu beharko da umearen izena, zein ordutan hartu behar duen eta dosia

  • Arropa erosoa izan behar da (buzoak, botoiak, tiranteak eta gerrikoak saihestu)

  • Arropa guztiak umearen izenarekin markaturik egon behar da

Janaria
  • 12 hilabeteak arte janaria banakakoa izango da, ordutik aurrera dieta guztiona izango da (alergiak izatekotan dieta berezia emango zaio bere beharrei egokia)

Materiala
Umeak etxetik ekartzen duen guztia edota Haur Eskolan erabiliko duena, bere IZENAREKIN MARKATURIK egin behar du.
  • Haur Eskolan hastean ume guztiek ekarri behar dute:

  • Motxila eta amantala bere izenarekin (matrikulan barne)
  • Aldatzeko arropa zikintzen denerako
  • Txupetea bere katearekin
  • Arropa zikina gordetzeko boltsa (impermeablea)
  • Gomadun izara berezia eta manta
  • Edalontzia edo ura edateko biberoia
  • Toallitak
  • Oihalak
  • Ipurdirako krema
  • 2 Karnet argazkia umearen fitxarako
  • Horretaz gain, haur txikiek ekarri behar dute:

  • Biberoia hartzen badu bere esnea
  • Seaskarako izara eta manta
  • Urte bat baino txikiagoek familia liburuaren fotokopia ekarri behar dute (umearen orria) matrikula egitean